Ondarroa bihurtu da Bizkaian birziklatzera hondakin gehien bidaltzen duen herria

Ondarroa bihurtu da Bizkaian birziklatzera hondakin gehien bidaltzen duen herria.

2017an hondakinen %29 bidali zuen birziklatzera; eta 2018ko lehen hiru hileetan %48,7 bidali du birziklatzera.

Emaitza hau hobetzen joango dela aurreikusi daiteke, udaberrian sortzaile handiak ere (tabernak, dendak…) organikoa banatzen hasi direlako.

Gorakada honek erakusten du politika eta erabaki ausartek emaitza onak ematen dituztela.

Ondarroako udalak duela urte batzuk helburu bat ipini zuen: hondakinen %70 baino gehiago banatu eta birziklatzera bidaltzea. Eta helburu hori betetzeko neurriak hartzen joan da urtez urte. Adibidez, organikoa banatzeko materiala eta birziklatzeari buruzko informazioa herriko etxe guztietara eraman du, kanpaina pertsonalizatua eginda. Hau oso neurri garrantzitsua izan da.

Herriko ikastetxe eta talde askok ere neurri ausartak hartu dituzte hondakinak gutxitu eta birziklapena bultzatzeko. Eskertzekoa eta txalotzekoa da euren lana.

Hurrengo hileetan ikusiko dugu ea emaitzek hobetzen jarraitzen duten. Oraindik lan asko dago egiteko, baina norabide onean goaz eta pauso garrantzitsuak eman ditugu azken hileetan. Eskualdeko beste herri batzuk ere aurrera doaz, gero eta hondakin gehiago sailkatuz.

Lea-Artibai eskualdeko herriak gauza bat ari dira erakusten: neurri onak hartuz gero, Bizkaiko herrietan ere posible dela birziklatze tasa altuak lortzea.

Ondarroako eta eskualdeko udalak eta herritarrak animatu nahi ditugu aurrera jarraitzeko. Bide onetik goaz eta eredugarriak gara. Zorionak denoi!

 

zoixonak ondarru

Advertisements

Domeka baltza: Ondarroako kaleak zamarrez beteta

P1120392

Urtero lez, aurten ere hondakinez beteta amaitu dute Ondarroako kaleek Zapato Azulean. Zabortegian amaituko duten hondakin piloa.

Urtetik urtera neurri gehiago hartzen dira hau ez gertatzeko, baina argi dago oraindik pauso gehiago eman behar direla.

Zapato Azulean hondakinen arloan ondo eta txarto egin dena idatzi dugu, hurrengo urteetarako neurriak hartu ahal izateko.

ONDO EGIN ZENA:

  • Alde Zaharrean eta Alamedan beira eta ontzi arinentzako bi edukiontzi ipini
  • Txosnetan baso berrerabilgarriak eman
  • Mikrofonotik baso berrerabilgarriak erabiltzeko errepikatu, eta “litroak” egiten ari ziren gazteei gero dena edukiontzietara botatzeko eskatu
  • Txosna barruan birziklatzeko potoak ipini

 

TXARTO EGIN ZENA

  • Tabernetan behin erabiltzeko plastikozko basoak eman
  • Kalean “litroak” edan eta gero botilak eta poltsak bertan laga
  • Tabernetako beirazko botilak zaborretara bota, eta ez birziklatzera

 

EGOERA HOBETZEKO NEURRI BATZUK

  • Taberna guztien konpromisoa beira guztia birziklatzeko
  • Baso berrerabilgarriak bueltatzean dirua itzuli, (Antxoa Egunean egin zen modura) baso hauek lurrean ez amaitzeko
  • Gazteek “litroak” egiten dituzten lekuetan birziklatzeko edukiontziak ipini (horiak eta berdeak, eta neurri txikiagokoak). Boluntario edo hezitzaile batzuk ipini gazteei esateko non dauden edukiontziak, edo hutsik dauden botilak jasotzen joateko
  • Behin bakarrik erabiltzen diren plastikozko edalontziekin amaitu behar dugu

2.115.541 kilo zamar, Ondarrutik zabortegixeta

2016xan ondarrutarrok 774.113 kilo hondakin bixaldu genduzen birziklatzea. Baine zoritxarrez ixe hiru bidar zamar gexa bixaldu genduzen erretea eta gero bertederuta. 2.115.541 kilo, hain zuzen be.

Erretea eta bertederuta botatako hondakin gexenak rezikla ahal dizen hondakinak zin: kartoik, plastikuk, organiku…

Hau egoeri, Lea Artibai eta Bizkai guztin errepikatzen da. Lea Artibaiko Mankomunitateko herrixak 6.421.145 kilo zamar bixaldu zitxuezen erre eta zabortegixeta 2016xan.

Argi da holan ezin geinkela jarraitxu. Errekurso naturalak alperrik galtzen gabiz, eta zabortegixak zamarrez beteten.

Egoeri aldatzeko sasoi de. Euskal Herriko herri askotan hondakinan %70 eta %80 reziklatea bixaltzi lortu dabe hondakinak batzeko sistemi aldatute, eta hondakin gitxia sortzi be lortu dabe. Badakiau gure eskualdeko herrixetan be halakoxe sistema barrixak ipintxeko asmutan dabizela, eta pozten gaz.

Zamarrak edozelan botati ezta ontzat hartu bir. Reziklati eta reziklateko bidik ipintxi danon arduri ixan bir de. Etorkizun hobe baten alde!

ond2016birzi.jpg

Noiz ikasiko dou ondo pasaten horrenbeste zamar sortu baik?

IMG-20160626-WA0037

Argazkixetan ikusten dana Zapato Azulin Ondarrun sortutako zamar pilu de.

Urtero jaxan antolatzailik (Radixuk) ahalegin handixe etxen dau hau ez pasateko. Eta aurten inoiz baino baso urdin gexa atatxuz jentik horretxek basuok erabiltxeko behin eta barriro, eta kalik garbixaua eoteko.

Baine argi da zeozer gexa ein bir dela. Jentin mentalidadi aldatu, reziklateko kontenedore gexa ipini, taberneruk inplika…

Jai bat antolatzen dan bakotxin zamar asko sortzen dou. Hondakin askok bertederutan amaitzen dau, eta beste askok errekan eta itsosun amaitzen dabe, eta inguru naturala kontaminaten dabe.

Geuk ondo pasateko Euskal Herrixe bertederoz beteten gabiz eta planetako rekurso naturalak jaten gabiz.

Jai eredu aldatu bir dou, garbi jokatute be ondo pasa leikelako.

 

IMG-20160626-WA0012

2015in ondarrutarrok hondakinan %28 bakarrik bixaldu genduzen reziklatea

2015 zero zamar ondarroa

2015in be ondarrutarrok milak eta milak kilo hondakin erre eta bertederuta bota genduzen. Diputazinoin dato ofizilialetan ikusten dan latxeik, ixez 2.112.838 kilo zamar bixaldu genduzen erretea eta bertederuta; 757.143 kilo reziklatea; eta 30.000 kilo inguru konpost bihurtu zin (hau azkana gutxi gora beherako estimazinoi bat da).

Ordun, esan geinke 2015in Ondarrun sortutako hondakinan %72 erretea eta bertederure bixaldu zile. Txarrena hauxe da: erre zin hondakin asko rezikla ahal zile, edo konposta bihurtu.

Mankomunidadik emondako datun arabera, Lea Artibai eskualdin be panorami antzeaku re: hondakinan %73 erretea eta bertederuta bixaldu genduzen eskualdeko herritxarrok.

Urti jun eta urti etorri, matexal pilo bat gabiz alperrik galtzen, erreten eta bertederutan botaten: egurrak, plastikuk, hondakin organikuk, paperak, kartoik…

Horrek zer nahi dau esan? Batetik, Bizkaiko bertederuk zamarrez eta errautsez beteten gabizela, eta geure seme-alabai lagakotzauela hori “erregaluoi”. Bestetik, rekursuk alperrik galtzen gabizela. Eta, amaitzeko, diru alperrik botaten gabizela. Ze zamarrak erretearren ordainddu ein bir ixaten dou, eta reziklataku ostea saldu etxen dou eta diru irabazten dou (gero hondakinan zerbizixu merketzeko balixo daben diru, hain xuxen be).

Egoeri aldatzeko sasoi de. Gexa rezikla bir dou. Geure osasunan oneako ixango da, geure boltsikuk be igarriko dabe, eta gure seme-alabak eskertuko dosku.