Zamarrei buruz Ondarroako EAJ-PNVk emondako datuak ez dira zuzenak

P1030284

Ondarroako EAJ-PNVk zamarren eta hondakinen inguruan proposamena egin du. Asko poztu gara euren iritzia ezautu dugulako, ze oposizioko alderdiak be zamarrei buruzko iritzia emotea oso garrantzitsua da. Zamarrak herritar guztien arazoa dira, eta denon artean topatu behar diegu irtenbidea.

Baina EAJ-PNVk aurrera egin beharrean atzera egin du: 2010ean ordenantza bat egin zuen Ondarroako Udalean, eta birziklatzea derrigorra zela esaten zuen; 2014an dino zamarrak nahi dituenak borondatez birziklatu behar dituela. Penagarria da atzerapauso hau.

Gainera, EAJ-PNVk erabiltzen dituen datu asko okerrak dira. Datuak ematen ditu, baina ez du esaten datu horiek non topatu ahal diren.

Guk datu errealekin erantzungo diogu EAJ-PNVri.

– EAJ-PNVkoek esaten dute Ondarroan %70 birziklatzen dugula. Josu Madariaga Bizkaiko Ingurumen Diputatuak ere berdina esan zuen, Ondarroan emon zuen hitzaldian. Guk publikotik esan genion hori gezurra dela, datu horretan sartu zituelako zabortegian eta errauskailuan amaitzen duten hondakin asko. Eta berak onartu zuen baietz, tranpatxoak egin zituela datu hori lortzeko! Hitzaldi horretan egon zirenak dira testigu.

Errealitatea ez da hain zoragarria: Ondarroan hondakinen %26 banatzen dugu bakarrik. Beste guztia nahastu egiten dugu, zamartzara botatzen dugu. Gero, oso zaila izaten da nahastuta dauden zamarretatik materialak banatu eta birziklatzea. Eta birziklatzen ez dugun guztia Bizkaiko beste herri batzuetara bidaltzen dugu, erretzera edo zabortegietara. Ez da justua. Ondarroako hondakinen eta zamarren datuak hemen daude:

http://www.ondarroa.eu/Documents/Denak%202013.pdf

datuak

– Bizkaian ia %50 birziklatzen dugula esan dute Ondarroako EAJ-PNVkoek. Baina EHUko ikerlariek egin duten azterketa batek kontrakoa esaten du. Bizkaian %36 birziklatzen dugu bakarrik, eta Europak agintzen duenetik urruti gaude. Hemen informazio gehiago:

http://paperekoa.berria.info/harian/2014-04-08/014/001/erdia_birziklatzeko_asko_falta_du_bizkaiak.htm

– EAJ-PNVk dio 5. kontenedora dela sistemarik onena, organikoa jaso eta birziklatze tasak hobetzeko. Baina Bizkaiko ekologistek egin duten azterketa baten arabera, borondatezko 5. edukiontzian oso organiko gutxi jasotzen da Bizkaian. Bilboko Udalak emandako datuek ere hori erakusten dute, edukiontzi horretan oso gutxi jasotzen dela. Hemen informazio gehiago:

http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/04/13/hondakin-organiko-gutxi-bizkaiko-edukiontzi-marroietan/

– EAJ-PNVk dio atez atekoa sistema utopikoa dela. Hori ez da egia. Munduko herri eta hiri askotan erabiltzen dute, modalitate desberdinetan. Ameriketako San Frantziskon, Europako Milan edo Bruselasen… eta birziklatzera askoz be material gehiago bidaltzen dute. Kolore guztietako alderdi politikoek ipini dute atez atekoa: Oviedon PPren udalak, Kataluniako Vic-en CiUren eta ERCren udalak…

http://www.lavanguardia.com/local/osona/20140114/54398116618/vic-sera-primera-ciudad-recogida-selectiva-puerta-puerta.html

– EAJ-PNVk dino sistema askoz be garestiagoa izango dala, baina Mankomunitateak egin duen txostenak kontrakoa esan dau: atez atekoa sistema merkeagoa izango dala 5. kontenedora baino. Hamen txostena:

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Udala/Antolaketa/Ingurumena_aktak_hondakinak/ONDARROA%20AURKEZPENA.pdf

– Amaitzeko, EAJ-PNVk dio sistema honek usainak ekarriko dituela herrira, eta kaleak zikinago egongo direla. Hori ez da egia, eta nahi duenak bisita bat egin dezake Gipuzkoan edo Nafarroan atez atekoa egiten duten herrietara. Gainera, hori idatzi duen jeltzalea ez da ibiltzen Ondarroako kaleetatik? Ez du ikusi nola egoten diren herriko kontenedorak? Ez dute usaindu kontenedorek daukaten antza? Argazki batzuk ipinitzen ditugu adibide lez.

P1020990

Atez atekoa birziklatzera material gehien bidaltzen dituen sistema da, herritarrak hondakinen arazoaz kontzientziatzen dituen sistema. Ondarroan atez atekoa ipiniz gero, gure herria Bizkaian gehien birziklatuko lukeen herria izango litzateke, abantaila handiz. Lanpostuak ere sortuko lirateke. Geure herriaz eta geure herritarrez harro egoteko beste arrazoi bat edukiko genuke.

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s